peteteren liburu lodia lehen hezkuntzan

domingo, 11 de diciembre de 2011

DISLEXIA

Arreta galdua edo hiperaktibitatea ez ezik badaude ere beste arazo batzuk umeetan eskola adinean. Beste arazo bat dislexia da. Umeek ikasteko gaitasun ezberdina dute. Ume bakoitzak zailtasun desberdinak dituzte eskola adinean. Zailtasun horiek handi samarrak baldin badira litekeena da dislexia izatea.

Kasu honetan hoberena lirateke lehenbailehen detektatzea umeek helduaroan edo gizarte mailan arazorik ez izateko. Adituek esaten duten bezala dislexia egoteko asaldura neurologikoak egon behar dira. Ume batek idazteko edota irakurtzeko arazo larriak baldin badute dislexia daukadala esango dugu. Diagnostikoa lehenbailehen egin behar da laguntza lehenbailehen jasotzeko.

Bi dislexia mota daudela esan dezakegu; alde batetik, neurofisiologikoa non nerbio-sistema motelago heltzen den, eta bestetik, gatazka psikikoak, tentsio edo presio baten ondorioz.

Dislexia lateralizazio txarraren ondorioa izan daiteke. Lateralizazioa gorputzaren alde bat bestearen gainetik nagusitzen denean gertatzen da.  5 edo 6 urterekin finkatzen da. Dislexia daukaten umeek ez daukate lateralizazioa ondo definituta. Lateralizazioa psikomotrizitatean eragina izaten du, horregatik, ondo definituta ez badago umeek gaizki egingo dituzte esku-lanak.

Dislexia dituzten umeek ez daukate orekarik, oin baten gainean ipintzea ezinezkoa suertatzen zaie.Zailtasunak dituzte korrika egiteko, salto egitea, bizikletan ibiltzea, ... Beste aldetik, espazio arloan gora/behera edo aurrera/atzera kontzeptuetan akats handiak izaten dituzte. Eta horrek zailtasun handiak dakar irakurtzeko edo idazteko orduan.

Ume dislexikoen ezaugarrien artean honako hauek aurkitu ditzakegu: aditasun falta, nekea handia esfortsuen eraginagatik, ikasketetan interes gutxi, eskolako errendimendua eta emaitza pobreak eta moldatu ezina erreferentzia-punturik gabe sentitzen direlako.

Dislexia tratatzeko ume bakoitzak tratamendu pertsonalizatua izango du. Umeak terapiak egingo ditu; terapia horietan memorizatzeko trukuak ikasiko ditu, irudiak hitzekin elkartu, ...  Emaitzak ez dira izango berehalakoak baina umeak pixkanaka-pixkanaka bere arazoa kontrolatzen ikasiko du pedagogoaren eta medikuaren laguntzarekin.

Azkenik, esan beharra dago dislexiaren diagnostiko goiztiarra eta prebentzioa oso garrantzitsua dela.



 Adituek dislexia detektatzeko tresna hauek erabiltzen dituzte:

Dislexia detektatzeko testa

http://www.zientzia.net/artikuluak/dislexia-nola-detektatu/  

Britainia Handiko Dislexiaren Elkarteak test hau proposatzen du dislexia detektatzeko. Galdera hauetako hiruzpalauri baiezko erantzuna emanez gero, posible da dislexia-mailaren bat edukitzea umeak. Beraz, eraman medikuarengana.
8 urte egin aurretik

  • Umeak oso nekez ikasi al zuen hitz egiten?
  • Oraindik ere kosta egiten zaio irakurtzea edo idaztea, eta zuri, guraso gisa, kezkatzeko moduko atzerapena iruditzen zaizu?
  • Irakurtzea edo idaztea eskatzen ez duten beste gai batzuetan, umea bizkorra eta adimentsua iruditzen zaizu?
  • Letra edo zifra batzuk alderantzikatuta idazten ditu?
  • Batuketak eta kenketak egiten ikasi zuenean, beste umeek baino denbora luzeagoan behar izan zuen hatzen laguntza edota paperean markak egitea?
  • Eta, biderketen taulekin arazoak ditu?
  • Zailtasunak ditu eskuina eta ezkerra bereizteko?
  • Mugimenduak bere adineko umeenak baino baldarragoak dira?
8 urte egin ondoren

  • Idazterakoan, akats ortografiko larriak egiten ditu, letrak “janez” edota ordena desegokian jarriz (pasatu-ren ordez, sapatu idatziz, adibidez)?
  • Irakurtzerakoan oker egin eta bera ez da horretaz konturatzen?
  • Sarritan ez da gai irakurri berri duena ulertu eta azaltzeko?
  • Arbelean edo beste paper batean idatzita dagoena kopiatzea kosta egiten zaio?
  • Batzuetan, irakurtzerakoan hitzak jan edo salto egiten du, edo lerro bera bi aldiz irakurtzen du? Ez du atsegin besteen aurrean ahots ozenez irakurtzea?
  • Biderketa-taulak gogoratzeko arazoak dauzka oraindik?
  • Erraz desorientatzen da, eta eskuina eta ezkerra nahasten ditu?
  • Bere buruarekin konfiantza gutxi duela iruditzen zaizu, eta gutxi estimatzen duela bere burua? 

No hay comentarios:

Publicar un comentario