peteteren liburu lodia lehen hezkuntzan

domingo, 11 de diciembre de 2011

ARRETA GALDUA ETA HIPERAKTIBITATEA

Umeek izaera arazoak ez ezik beste motatako arazoak ere dituzte, hala nola, arreta galdua edo hiperaktibitatea. Gaixotasun honek pairatzen duten umeek zailtasun handiak izaten dituzte eskolan ikasteko.

Gaixotasun hau arazo neuropsikiatrikoa da, jatorri biologiko batek eragindakoa. Funtzio batearazleak eta ezagutzeko funtzioak eragozten ditu. Gaixotasun honek sintoma batzuk izaten ditu: arreta galdua, hiperaktibitatea eta oldarkotasuna.

Gaixotasun hau ondorio batzuk ditu; adimen eta emozio arazoak gizartean eta familian. Oso frekuentea da, %5ean kokatu daiteke. Kausa genetikoak nagusienak dira baina beste batzuk ere badaude; tabakismoa, mikrozefalia, ... (%20). AGHAren bilakaerako arazo nagusienak ikasketako porrota, alde batetik, eta portaeraren eta emozioen asaldura, bestetik.

Gaixotasun honen diagnostikoa klinikoa da, historia klinikoan oinarrituta. Gaixotasun hau agertzen denean familia eta umearekin hitz egin behar da. Horrez aparte, sentimenen behaketa egitea garrantzitsua da, batez ere entzumenarena. Horretaz aparte, balorapen neuropsikologiko eta psikopedagogikoa baliogarria da. Diagnostikoa medikuak edo espezialista batek egin behar du eta DSM-IV galderasortan datzan.

Gaixotasun honi aurre egiteko tratamendua farmakoetan oinarritzen da. Hori ez ezik beste bat ere badago; MTA.

Arreta galdua eta hiperaktibitatea daukaten umeek eskolan arazo handiak dituzte. Adibidez, arreta eskasa daukate, antolatzeko gaitasun eskasa eta oroimen gutxi. Hiru faktore hauek ezinbestekoak dira eskolako lanak burutzeko. Horregatik, gaixotasun honek pairatzen duten umeek zailtasun handiak izaten dituzte eskolan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario