peteteren liburu lodia lehen hezkuntzan

lunes, 28 de noviembre de 2011

EGIN BEHARREKOAK

Etxean ez badute laguntzen jarraitu aholku hauei:

- Ordutegi bat ezarri etxean egin behar diren lanekin.
- Emaiozu zure semeari ardura handia dituzten lanak, eta ez zeozer lanpetuta egoteko. Adb; mahaia jarri, oheak egin, ... Ez eman zentzu gabeko lanak, hau da, inork ez dituenak egiten.
- Agindu argiak eman. "Zure logela txukundu" esan beharrean froga ezazu esaten "jar ezazu arropa zikina bere lekuan", "ohea egin" eta "gorde itzazu liburuak apal horretan". Lana amaitutakoan ez egin berrikusterik, berak egin duen moduan utzi.

COMO DORMIR A LOS NIÑOS - El Blog de Mamá

LO EGITEKO ORDUA

Jarraitu aholku hauek zure semea oheratzeko:

- Ohiturak ezarri. Gau guztietan aktibitate guztiak egin itzazu orden bat jarraituz, beti berdina izango dena. Adb; bokata jatea, bainu bat ematea, ipuin bat irakurtzea eta oheratzea. Horrela ohitura aztura batean bihurtuko da eta zure semeak sistematikoki egingo du.
- Zure semea erlaxaturik egon behar da oheratu baino lehen. Telebista eta bideo jokuak ez dira onak oheratu baino lehen. Hobe da musika lasaia entzutea edo ipuin bat irakurtzea.
- Malguak izan behar gara. Ordutegi finko bat edukitzea hoberena da baina egoera berezietan malguagoak izan behar gara. Adb; etxean bisita bat daukagunean beranduago oheratzen ustea.

EKINTZA DESAFIANTEAK - KONPONBIDEA

EKINTZA DESAFIANTEAK Supernanny

EKINTZA DESAFIANTEAK

Arazoa konpontzeko edo prebenitzeko:

- Utz ezazu zure semea etxeko arauak proposatzen (beti ere posiblea bada). Zuk azkenengo hitza daukazu baina berak ideiak eman dezake.
- Erabaki ezazu zein bataila merezi den libratzea.
- Aginteari erronka onartzea (posiblea dena). Zure semea batzutan beligerantea izatea normala da baina horrek ez du esan nahi errespetua faltatu behar duenik. Bere desafioak kontroletik at badaude esaiozu eta neurriak hartu.

KEXAK ETA ESKAERAK - KONPONBIDEA

KEXAK ETA ESKAERAK

KEXAK ETA ESKAERAK

Proba ezazu hurrengo ideiak kexen eta eskaeren aurrean:

- Ez eman amorerik: zure seme-alaba sistematikoki kexatzen bada konturatuko da funtzionatzen duen teknika dela. Nahi duena lortzen badu negar egin ostean beti erabiliko du estrategia hori.
- Argi adierazi espero duzuna: ezin baduzu parkean egon dituzun zereginengatik esaiozu zure semeari. " Gaur bakarrik supermerkatura joango gara baina bihar parkera joan gaitezke".
- Ez ikusiarena egin: hoberena eskaerekin eta negarrekin ez ikusiarena egitea da, arreta jartzen badiozu berriro egitera animatuko diozu.

IHARDESPENAK

Ihardespenei aurre egiteko hurrengo aholku hauek jarraitu:

- Lehendabizi esaiozu egiten ari duena txarto dagoela.
- Txarto dagoela egiten ari duena esan eta gero ez egin kasurik hitz egiteko tonua aldatu arte. Jarrerak ez badu aldatzen bere logelara bidali egin duena pentsatzeko.
- Barkamena eskatzeko aukera emaiozu. Lasaiago dagoenean berarekin hitz egin nola portatu behar den azaltzeko. Damututa badago barkamena eskatuko du.

domingo, 27 de noviembre de 2011

JATEKO ARAZOAK - KONPONBIDEA

JATEKO ARAZOAK

JATEKO ARAZOAK

Umeen jateko jarrera:

1. Inguru egokia sortu: jateko ordua atsegina eta beharrezkoa izan behar da umearentzat. Ekiditu behar dugu umeak jateko ordua zigorrekin erlazionatzea.
2. Umearen autonomia sustatu: mahaia jartzera motibatu, bera bakarrik janaria zerbitzatu eta elikadura gustuak edukitzea autonomiaz.
3. Janariaren kantitatea: zure umeari eman behar duen janari kantitatea (bere adinaren arabera) plater handi batean. Horrela, bere platerran janari kantitate gutxi dagoela irudituko zaio.
4. Familiarekin jatera irakatsi: ahal den heinean familiarekin jan ezazu. Horrela jateko ohitura horrek bereganatuko du familiaren eredua jarraituz.
5. Elikadura orekaduna sustatu: berak ezin du bere elikadura aukeratu, denetarik jan behar du bere ahosabaia zapore guztietara ohitzeko.
6. Atsegin dituzten gauzak eta gozotasunak ekiditu: jateko orduak leku berezi bat, denbora eta bukaera zehatz bat dauka.
7. Behar duena soilik emaiozu: ume batek ezin du heldu batek jaten duen kantitate berdina jan. Horregatik utzi behar diozu jaten berak behar duena osasuntsua hazteko.

ARAZOAK ETXEKO LANEKIN - KONPONBIDEA

ARAZOAK ETXEKO LANEKIN

ARAZOAK ETXEKO LANEKIN

Etxeko lanekin arazoak ekiditzeko hurrengo estrategiak jarraitu:

- Ohiturak ezarri. Adibidez; parkean baloiarekin jolastea beti etxerako lanak egin baino lehen. Ohitura honek ez du balio ume guztientzat, guraso bakoitza bilatu beharko du bere seme-alabarentzako aproposena dena. Ohiturak ariketa fisikoarekin erlazionatutak egon behar dira ( hau hutsaldi on bat da).
- Sistematikoa izatea. Leku lasai bat bilatu lan egiteko ( sukaldeko mahaia, logela, ...) eta egun guztietan erabiltzea eskaiozu.
- Ez eman laguntza askorik. Laguntza eskatzen badizu lagundu ezazu baina bakarrik azalpen txiki bat emanez. Bera da etxeko lanak egin behar dituena eta ez zu. Beti bazaude beraren atzetik laguntza ematen ohitura txarra hartuko du eta ez du bera bakarrik egingo inoiz.

ANAI ARREBEN ARTEKO LISKARRAK - KONPONBIDEA

ANAI ARREBEN ARTEKO LISKARRAK

ANAI ARREBEN ARTEKO LISKARRAK

Nahiz eta anai-arreben arteko lehia normala izan, hau ez da arrazoia etxe bat gatazka zelai batetan bihurtzeko. Hori ekiditzeko estrategia batzuk daude gure esku:

- Ez hartu kontutan seme-alaben liskarrak, soilik ezbaidatzen ari badira ez sartu haien borrokan.
- Ostera, kontrola galtzen badute esku hartu behar izango dugu.
- Eztabaidan ez jarri inoren alde ez badakizu zihur zer gertatu den.
- Bakoitza bere logelara joan dezala gertatu dena lasaitu arte.
- Lasaiago daudenean haiekin hitz egin gertatutakoaz.

martes, 8 de noviembre de 2011

GUNE INTERESGARRIAK

http://www.cuatro.com/supernanny/
http://www.mipediatra.com/enlaces/conductuales.htm
http://www.guiainfantil.com/salud/autoestima/problemas.htm
http://www.familymanagement.com/facts/spanish/apuntes16.html
http://www.aacap.org/cs/root/facts_for_families/informacion_para_la_familia/ninos_con_problemas_al_dormir_no_34
http://www.lukor.com/hogarysalud/05040201.htm
http://www.educar.org/articulos/aprendizaje.asp
http://rosioib1986.blogspot.com/2008/07/existen-los-alumnos-problemas.html
http://www.videoseducativos.es/ficha.php?id_prod=485&id=&idcat=57
http://www.todoeducativo.com/index.php?option=com_content&task=view&id=18&Itemid=57
http://psicopedagogia.ucoz.es/index/videos_de_dificultades_de_aprendizaje/0-31

NIRE BLOG-a

Nire bloga Peteteren liburu lodia LHn deitzen da eta umeek dituzten hezkuntza, hazkuntza , elikadura, ... arazoak lantzen ditu.
Zure umeak zer behar duen edo nola lagundu ahal diozun azaltzen du. Horretarako kasu bereziak aztertuko ditugu eta horiei konponbideak ematen saiatuko gara.